domingo, noviembre 21, 2010

bertako gazteen apostua

Gaztandegi berria jarri dute Uztegin

 


Araitz bailarako hiru gazte bere herrian bizi eta lan egiteko apostua egin dute. Euskal herriaren bihotzean dagoen mendi katearen magalean bizi dira Maider, Pello eta Jon. Aralarreko mailloen azpian, hain zuzen ere, Araitz bailaran.
Bere arbasoen baserria ardatz harturik eta hauek egindako lanari jarraituz gure inguruneko lurrak lantzen eta zaintzen dituzte. Hiru gaztek garbi eta emankor jarraitu dezaten, gure inguruneak merezi duelako.
Une honetan, 300 bat ardi latxa dituzte, negualdian etxe inguruko 16 hektareatan bazkatzen dutenak. Udaran berriz, bildutako belar lehorrarekin tartekatuz. Udaran eta udazkenean berriz, Aralar mendian egoten dira. Ardi hauek ematen duten esnearekin gazta egiten dute. Gazta honen hontzea 2 hilabetetakoa da, 2009an 200 kilo gazta egin zuten etxean eta haurten gaztandegi berrian 3000kilo gazta inguru egin dute.
Gazta honen ezaugarririk nagusiena gatzarian datza, «berau bere arkumetatik lortzen duguna baita. Gaztari zapore berezaia ematen diolarik» diote artzain gazteek. Oraingoz, «oso gustora daude», bere gazta probatu duen orori gustatu baitzaio.
Lehengo igandean, euren lagun eta herritar asko bilduziren gaztandegi berrian instalazioak, ikusteko, gazta dastatzeko eta zoriontzeko gazteari, bai familiarik ere. Zorionak eta sorte on opatzen diote denok.